Informazioa boterea da, baina komunikazioa da botere hori erabiltzeko giltza.
Komunikazio eraginkorra tresna boteretsua da, eraldatu eta eragin positiboak sortzeko ahalmena duena. Eraginkortasunez komunikatzeko, estrategia eta trebetasunak behar dira, baina, batez ere, ondo komunikatzea funtsezkoa dela sinestea. Gu ziur gaude, eta zu?
Jasangarritasunaren eta guztion onerako komunikazio- eta sentsibilizazio-proiektuak eta -kanpainak diseinatzen ditugu, eta, batzuetan, administrazioek eta gobernuen arteko erakundeek (UNESCOk, adibidez) sustatutako ekimenekin bat egiten dugu. Horrek esan nahi du dibulgaziorako formatu egokiak diseinatu behar direla, prozesu parte-hartzaileak dinamizatu, sormen tailerrak garatu, behar diren materialak ekoiztu, eta talde hartzailera egokitu behar garela. Horrez gain, erakusketak, informazio-standak, katalogoak, ikus-entzunezkoak, liburuxkak, panelak, jokoak, aplikazio informatikoak eta abar diseinatzen ditugu.