Eskolako agenda 21
Eskolako Agenda 21 ikastetxeen iraunkortasunaren eta kalitatearen aldeko programa da. Eskolaren parte-hartzean oinarritzen da eta udalerriaren garapen jasangarrian esku hartzen du.
Ikastetxeen eta herriaren arteko erlazioak dinamizatzeko eta proiektua garatzeko laguntza teknikoa eskaintzen dugu (foroen koordinazioa eta antolaketa, diagnostikoa egiteko proposamenen elaborazioa, hezkuntza materialen diseinua, proiektuaren komunikazioa eta dibulgazioa…). Baita Ikastetxeen eta Udalaren, Koadrilaren edo Mankomunitatearen arteko erlazioak dinamizatzeko ere.