Mundu Mailako Hezeguneen Eguna, naturaz busti zaitez konpainia onenean


CartelHumedals2018_2-1

 

Urtero bezala, Otsailak 2an Mundu Mailako Hezeguneen Eguna ospatzen da.

Ospatzeko, Euskadiko hezegune garrantzitsuenetariko bat gertutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu, hain zuzen ere, Ullibarri-Gamboako urtegia. Horretarako ekintza anitz antolatu ditugu familiarekin egun paregabea pasa dezazun naturarekin kontaktuan zauden bitartean.

Goizeko 9:45etatik arratsaldeko 14:30ak arte, Otsailaren 3an eta 4an, urtegia sakonago ezagutzeko aukera izango duzu. Bizikletaz ibilbidetxo bat egingo dugu RAMSAR eremutik, urtegiaren hegoaldean, non ur-laginak jasoko ditugun bere kalitatea neurtzeko. Tailerrak eta eskulanak antolatuko ditugu ura eta bertan topa ditzakegun bizidunei buruz, eta gainera, Garaioko Informazio Bulegora gerturatzen bazara stand informatibo bat topatuko duzu material didaktiko eta dibulgatzaileekin eta hezeguneei buruzko proiekzio multimedia bat ikusteko aukera izango duzu: Bere onurak eta gaur egun dituzten arazoak.

Informazio gehiagorako: 695782498 edo garaio@galmeys.com

Hezeguneen kontserbazioaren babesean hirien garapen jasangarrirako…

Etorri eta gozatu!