Ingurumen Hezkuntza eta Formakuntza


INGURUMEN HEZKUNTZA

Ingurumen hezkuntza, jasangarritasunaren aldeko hezkuntza

“Ingurumen Hezkuntzak heziketa solidarioa bultzatzen du, munduaren egoera modu egokian antzematen laguntzen duena, jarrera eta jokabide arduratsuak sortuz. Biodibertsitate biologiko eta kulturalak sortzen duen aberastasuna errespetatu eta bultzatzen duten erabakiak hartzeko prestatzen du, eta bere gozamenean lagundu.”

Ingurumen Hezkuntzaren aldeko apustu handia egiten dugu, gaur egungo eta etorkizuneko ingurumen arazoei konponbidea aurkitu eta aldaketa ekartzeko ezinbesteko lan-tresna dela iruditzen baitzaigu.

>>> ESKOLAKO AGENDA 21

>>> HEZKUNTZARAKO EKIPAMENDUAK

>>> BALIABIDE DIDAKTIKOAK

FORMAKUNTZA

Ikastaroak, hitzaldiak eta konferentziak diseinatu eta ematen ditugu. Bezeroaren behar eta helburuetara moldatzen gara eta iraupena, ordutegia eta tokia zehazteko garaian malgutasunez doitzen gara bertaraturikoen perfilera.

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizazioari, Ondarearen interpretazioari eta Natura-guneen erabilera publikoari buruzko prestakuntza jardunaldiak antolatu ditugu.