Hilabeteko galdera


MALETARIK GABE DABILTZAN BIADAIARIAK

PREG_MES_MARZO_2017 PREG_MES_MARZO_2017_RESPUESTAS-1 PREG_MES_MARZO_2017_RESPUESTAS-2 PREG_MES_MARZO_2017_RESPUESTAS-3 PREG_MES_MARZO_2017_RESPUESTAS-4

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

_______________________________________________________________

OINATZAK ELURRETAN 
BA AL DAKIZU NORENAK DIREN ONDORENGOAK?

PRG_ENERO_FEBRERO_2016

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

RESPUESTA_OVEJA

 

 

 

 

1.- Ardia

Mendian ugari dira ardien oinatzak. Orkatzen arrastoen antzekoak badira ere,  erraz ezberdindu daitezke: ardienak ez dira inoiz bakanduta aurkitzen, artaldeetan egoten baitira.

 

RESPUESTA_ZORRO

 

 

 

2.- Azeria

5 atzamarretatik 4 uzten ditu markatuta azeriak. 4 atzamarren kuxinez gain, azazkalak eta kuxin nagusia ere markatuta geratzen dira. Zakur eta azerien oinatzak ezberdintzeko, hona hemen trikimailua: erdiko eta alboetako kuxinen artetik igarotzen den lerro zuzena egin eta kuxinak mozten ez baditu, azeria izango da; kuxinak mozten baditu, aldiz, txakurraren oinatza izango da.

 

RESPUESTA_AVE

 

 

 

 

3.- Hegaztiak

Hegaztien kasuan zaila da espeziea zehaztea oinatza soilik ikusita. Tamaina, habitata eta oinatza ikusiz ondorioztatu daitekeen jokabideak hartu behar dira kontuan (hegaztia pausatuta ote zegoen, elikagai bila ote zebilen, karraskari txikiren bat ehizatu ote zuen …). Askotan, oinatzekin batera hegaztia identifikatzen lagunduko diguten lumak ere agertu ohi dira.

 

RESPUESTA_ERIZO

 

 

 

 

4.- Trikua

5 atzamar luze dituzte, gehienetan azazkal luzedunak. Hatz lodia ez da normalki markatuta geratzen. Aurreko eta atzeko oinatzek tamaina berdina izaten dute. Gehienetan oinez desplazatzen da, gutxitan trostan.

 

RESPUESTA_HOMBRE

 

 

 

 

5.- Gizakiak

Gizakiaren oinen tamaina 18 cm ingurukoa izaten da, nahiz eta sexuaren eta adinaren arabera aldakorra den. Gizakia oinetakoekin ibiltzen da, horregatik, hauen formaren arabera, utzitako arrastoa ere ezberdina izango da. Gizakiaren presentziaren adierazle nagusia, utzitako hondakinak izan ohi dira (latak, paperak, plastikoak …).

 

RESPUESTA_CORZO

 

 

 

 

6.- Orkatza

Bihotz alderantzikatu baten itxura dute bere oinatzek, eta orein, adarzabal eta altzeenak baina txikiagoak dira. Orkatzen apatxen punta estua eta zorrotza da, eta oreinena, aldiz, zabala.

Imagen: Huella ciervo y huella CORZO

Utzitako oinen arrastoei esker jakin dezakegu animalia oinez ala korrika ote zebilen. Oinez dabilenean, oinatzak bata bestearen gainean azaltzen dira, eta lerroan, eta korrika dabilenean, berriz,  ez dira bata bestearen gainean agertuko.

 

RESPUESTA_LIEBRE

 

 

 

 

7.- Erbia

Untxi eta erbiak saltoka desplazatzen dira, eta hori utzitako arrastoetan markatuta geratzen da: aurreko hankak atzealdean markatzen dira, bat bestea baino atzerago, eta atzeko hankak aurrean geratzen dira, ia paraleloki.

Erbien oinatzak handiagoak dira eta L itxurako arrasto bitxia uzten dute, eta untxiek berriz,  Y formakoa.

 

RESPUESTA_ARDILLA

 

 

 

 

8.- Urtxintxa

Aurreko hankek 4 atzamar luze eta estu dituzte, eta azazkalak markatuta uzten dituzte. Atzeko hankek, berriz, azazkal luzeko 5 atzamar dituzte. Oinatzak launaka aurkitzea ohikoa izaten da.

 

RESPUESTA_RATN

 

 

 

 

9.- Sagua

Aurrealdean, ondo garatutako 4 atzamar ditu, azazkalekin, eta 5 atzealdean. Oinatz oso txikiak dira, eta normalean, oinatzen artean isatsak utzitako lerro zuzen jarraitua markatuta uzten du.

 

RESPUESTA_ESCARABAJO

 

 

 

 

10.- Beste: Intsektuak

Intsektuek ere utz ditzakete arrastoak elurretan. Hauek, noski, beste animalienak baina askoz txikiagoak dira eta ez dira elurretan hainbeste nabarmentzen. Zein espezierena diren antzemateko onena, garaiz iritsi eta elurretan ibiltzen ikustea.

 

Ea aurtengo neguan animalien arrastoak elurretan bilatzeari ekiten diozun!

_______________________________________________________________

 

BADATOR UDAZKENA …
EZAGUTZEN AL DITUZU GURE MENDIETAKO PERRETXIKOAK?

 

 

ERANTZUNA: Amanita muscaria / KULETO FALSTU/ MATAMOSCAS: Habitata: Baso hosto-erorkorrak eta pinudiak. Uda amaieratik udazken amaierara agertzen da. Amanita phaloides / HILTZAILE BERDE / ORONJA MORTAL: Habitata: Baso hosto-erorkorrak eta koniferak. Udan eta batez ere udazkenean, uztailetik azarora. Lactarius deliciosus / ESNEGORRI / NÍSCALO: Konifera basoak. Udazkenetik negu hasierara agertzen da. Macrolepiota procera / JANGARRI / PARASOL: Habitata: Larreak. Udatik udazken amaierara irteten da. Coprinus comatus / URBELTZ / CHIPIRÓN DE MONTE: Habitata: Bide bazterretan. Udaberritik udazken amaierara ugaria. Fomes fomentarious / SUPIZTEKO ARDAGAI / YESQUERO : Habitata: zuhaitzen azalean. Urte osoan zehar. Boletus eludis / ONDOZURI / HONGO: Habitata: Baso hosto-erorkorrak. Uda amaieratik udazken amaierara. Cantharellus cibarius / ZIZAHORI / REBOZUELO . Habitata: Baso hosto-erorkorrak. Udaberritik udazkenera asko ateratzen den perretxikoa.

PERRETXIKOAK BILTZEKO AHOLKUAK – Mizelioa ez hondatzeko, espeziea ondo ezagutzen baduzu, oinetik moztu labanatxo batekin. – Garraiatzeko ez erabili plastikozko poltsak, saskiak egokiagoak dira, aireztatzeaz gain, esporen dispertsioa ahalbidetzen baitute. – Gure osasunarentzat toxikoak diren metal eta beste elementuak metatzeko propietatea dute perretxikoek. Horregatik, ez jaso eremu kutsatuetan. – Neurrian jaso, eta ez bildu kontsumituko duzun kopurua baino gehiago. – Ez jaso ale gazteegiak, ezta helduegiak ere, nahasteko arriskua handiagoa da eta. – Ezagutzen ez dituzun perretxikoak edo jangarriak ez direnak ez zapaldu. Guztiek dute funtzio ekologiko garrantzitsua.

_______________________________________________________________

BADATOR UDABERRIA…

PRG_MES_MARZO_ABRIL_2015

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Baratzako produktuen egutegia

Erantzunek argazkien ordena jarraitzen dute

  • Uraza: Neguko barietateak urtarrila eta otsaila bitartean ereiten dira, baina denbora gehiago behar dute bere kukulua garatzeko. Ereite garaia martxoa eta ekaina bitartean dago. Negukoek 3 hilabete behar dituzte bildu arte eta udatik hurbilago ereiten direnak 2 hilabete. Abuztua eta urria bitartean ereiteko aukera ere badago, baina hauek 3-4 hilabete beranduago bilduko dira.
  • Erremolatxa: Martxoa eta ekaina bitarteko edozein momentutan erein daiteke eta hiru hilabete pasatzean jaso.
  • Azenarioa: Ereite garaia martxoa eta urria bitartekoa da eta uzta biltzeko 4 hilabete igaro beharko dira.
  • Azalorea: Ereiteko garairik onena maiatza eta iraila bitartekoa da. Urrian aldiz, berandu ereiten direnak. Uzta bildu ahal izateko 5-6 hilabete pasatu beharko dira.
  • Zerba: Ereiteko hilabeterik aproposenak apirila eta ekaina bitartekoak dira. Bi hilabete eta erdi pasatzean uzta jaso ahal izango dugu. Zerbak, martxoa eta urria bitartean ere erein daitezke, eta bi hilabete eta erdi pasatzean jaso , baina baita lehenago ere, hostoen luzera 12-13 cm-ra iristen denean.
  • Tomatea: Otsaila eta apirila bitartean ereiten da, eta gure kliman ereitea beti negutegietan egingo da. Uzta bildu ahal izateko 5 hilabete igaro beharko dira.

Barazki gehienen hazkuntzarako tenperatura egokia behar da, gutxienez 20ºC-koa. Arrazoi honengatik maiatza hilabeterik egokienetako bat da, beroa egiten hasten da eta landareak indar handiagoarekin haziko dira. Gainera, maiatzean ereitean denbora nahikoa izango dute kukulua garatu eta handiak egiteko. Gehienak, babestutako hazitegietan ereiten dira tamaina egoki bat duten arte eta horrela eguraldi ona egiten duenean kanpoan jarriko dira euren bizitza zikloa betetzeko.

ADI! Aipatutako 6 barazkiak maiatza baino lehen erein daitezke, baina piperrentzat, alberjinientzat, meloientzat eta angurrientzat, maiatza hilabete oso aproposa da.

 

 

_______________________________________________________________

BESTE URTE BAT DATORKIGU…

PRG_MES_ENERO_2014

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gizateriak bere beharren arabera antolatu ditu denbora epeak eta astroen mugimenduan oinarrituz egin du banaketa, batez ere, eguzkia eta ilargiaren mugimenduen arabera.
Erromatarrek hasieran, urtea martxotik hasten zuten, eta 10 hilabetetan banatzen zuten. Ilargi-egutegiaz baliatzen ziren, hau da, ilargiak lurrari bira bat ematen irauten duen denbora neurtuz.
Erromako bigarren erregeak, Numio Pompiliok, eguzki egutegira egokitu zuen urtea. Hau da, Lurrak eguzkiari bira oso bat ematen erabiltzen duen denbora urtebetetzat hartuz, beraz, 365 egun, 5 h, 48 min, 45.25 s.
Ilargi egutegiaren eta eguzki egutegiaren arteko desberdintasuna konpontzearren, (ilargi hilabetea, 28.53 eguzki egun baitira) bi hilabete gehiago gehitu zizkion urteari. Aurrerago bi hilabete hauek gaur egun dugun egutegiko lehenengo bi hilabeteak izatera pasa ziren.
Gaur egun munduko leku gehienetan egutegi gregorianoa erabiltzen da, Gregorio XIII Aita Santuak 1520 urtean ezarritako egutegia; Julio Zesarrek ezarritako Juliotar egutegia ordezkatu zuena hain zuzen ere. Baina hori beste istorio bat da!

 

______________________________________________________________

ETA LANDARE HARAGIJALE BATEK KOSK EGITEN BADIT?

PRG_MES_SEPTIEMBRE_2014

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Haragijalea izateak, ez du esan nahi ahoa ireki eta kosk egingo digunik, ezta gutxiagorik ere! Elikagai urriko tokietan bizi diren landareak dira (eremu arrokatsuak, hezeegiak edo azidoegiak …), eta  lurzorutik sustraien bidez elikagai nahikorik lortu ezin dutenez, bizirauteko beste estrategia bat dute:  batez ere intsektuak janez bizi dira. Baina noski, ez dute ez aho, ezta hortzik ere.  Nola egiten dute orduan?

Hau da beraien estrategia: Kolore deigarri eta usai gozoekin intsektua ERAKARRI, ile berezi edo substantzia itsaskorrekin  intsektua HARRAPATU, eta entzima berezi batzuk jariatuz DIGERITU.

Eta ez pentsa lurralde exotikoetara bidaiatu behar denik landare haragijaleak ikusteko. Hemen bertan ere baditugu:

DROSERA: Tentakulu gorrixkekin intsektuak erakarri, eta itsatsita geratzen dira. Lorontzi batean eros dezakezu, eltxo eta eulien kontra etxean jartzeko!

Drosera rotundifolia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PINGUICULA EDO MUKI BELARRA:  Lore morea du, baina hostoa da muki itsaskor batekin intsektua harrapatzen duena. Gertutik ikusten baduzu, hostoetan puntu beltzak ikusiko dituzu. Digeritzen ari diren intsektuak dira!

Pinguicula

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

_______________________________________________________________

DENBORALDIA HASTEAR DA

 

 

 

_______________________________________________________________

ZER EGIN DEZAKEGU NEGUAN HEGAZTIEN BIZIMODUA ERRAZTEKO?

 

 

 

 


Nola egin hegaztien janlekua?
– Plastikozko botilari bi zulo egin, parez pare. Horretarako, iltzea txiskeroarekin berotu eta plastikoa urtu, koilararen zabalerako zuloa egin arte.

– Zulo horietatik egurrezko koilara zeharkatu.

– Botila alpistez bete.
– Eta orain, zintzilikatu terraza edo balkoian soka batekin.

Laster hasiko dira txoriak zure balkoira hurbiltzen!  Geldi-geldi beha itzazu leihoaren bestaldetik. Balkoira hurbiltzen zaizkizun hegaztien argazkiak  ere atera ditzakezu, eta ondoren info@galemys.com helbidera bidali. Hemen jarriko ditugu zintzilik!

Beste janleku mota batzuk ere proba ditzakezu!