Hegaztien tailerra Artikutzan


Pako Zufiaurrek hegaztiei buruzko tailerra bideratu zuen Artikutzako barrutian. Hegazti txikientzat (kaskabeltz handiak, amilotxak…) habia-kutxak modu errazean nola egin erakutsi zuen, uztailaren 3an euskaraz eta 17an erdaraz. Habiak behin bukaturik parte-hartzaileek zuhaitz ezberdinetan jarriak ikusi zituzten. Hegazti ezberdinen kantuak bereizteko zenbait irizpide eskaini ziren eta Artikutzako auzo inguruan egindako osteratxoan hau praktikan jartzeko aukera egon zen.