Hegaztien Munduko Eguna 2017 Uribarri-Ganboako urtegian


FullSizeRender._bajaAurreko asteburuan, irailak 30 eta urriak 1, negu-pasarako areak bila joaten hasi diren hegaztiak ikusteko, Garaioko eta Landako Parkeetan bisita gidatuak antolatu genituen, urtegia baita bere bidaian zehar deskantsatzeko eta elikatzeko leku aproposa. Lertxun hauskara, ipar ahate, ubarroi eta ahate gorrixka saldoek egun hauetan atsedenaldia hartzen dute Uribarriko ertzetan edota uretan.

IMG_4683_baja

Txikienek haien habiak material naturalekin eraikitzeaz (zein erraz dirudi txantxangorriek beraien moko txikiekin egiten dutenean, ezta?) eta kanpoaldean kokatzeaz gozatu zuten. Norbait bizi den ikustera bueltatuko zirela hitzeman zuten.

Gainera, siluetak margotu zituzten: anatida, zankaluze, etabar,..

IMG_4632_bajaEta helduek gure adiskideei, hegaztiei, buruz zerbait gehiago ikasteko aukera izan zuten aztarna eta natural elementu erakusketa ikusten. Nolakoa da kopetazuriaren arrautza? Zergatik dira hain leun hontz zuriaren lumak? Norenak dira luma deigarri hauek? Zertarako erabiltzen du mokoa sai zuriak? Nola zorroten dituzte atzaparrak hegaztiek?

Arrano arrantzalearen migrazioa ikusteko udazken honetan itxaroten zaituztegu!