Hegaztien Mundu Eguna, festa eguna hegaztiekin


CARTEL_DIA_AVESUrtero ohikoa den bezala, urriaren lehenengo asteburuan HEGAZTIEN MUNDU EGUNA ospatuko da.

Urriaren 1ean ATARIAN egingo diren ekintzen helburua gure hegaldun lagun hauek hobeto ezagutzea, beraien ohiturak, bitxikeriak izango da. Goizeko 11:00 eta 14:00 bitartean Salburuara gerturatu eta familian egiteko plan atsegina antolatu dezakezu.

Hemen hegaztientzako jantokiak eta uraskak eraiki, herriko etxe zaharraren ganbaran aurkitzen diren pilota arraro horiek zer diren eta zertaz osatuak dauden deskubritu, zure eskuekin egindako txapa bat oroitzapen modura eraman, bizikletaz buelta bat eman eta bidetik aurkituko dituzun hegaztiak behatu, entzun eta identifikatu, edo “Hortensia Rosales y Martín Martintxo Pelopintxo”-ren abenturak kontatzen dituen ipuin kontalariaren saioarekin une atsegina igaro dezakezu.

Eta hori gutxi balitz, “higigarri hegalduna” baten eraikuntzan parte hartu dezakezu, txikienek 4 metroko horma-irudia apaintzen duten bitartean.

Hau da antolatu dugun programa.

Hegaztien eguneko PROGRAMA

¡¡¡ Ez galdu aukera !!!! Zain izango gaituzu.

DSCN0647-BAJA