EUROHIRIKO ikasleak martxan…aurten ELIKADURA JASANGARRIAREN alde


Beste ikasturte batez, Euskal Eurohiriko Iparraldeko nahiz Hegoaldeko Bigarren Hezkuntzako ikasleek Mugaz Gaindiko Agentziak antolatutako elkartruke proiektu batean parte hartu dute. Mugaren kontzeptuarekin apurtu, hizkuntzak landu eta denoi eragiten dien gaia landu dute: ELIKADURA JASANGARRIA.

Guztira Gipuzkoako eta Lapurdiko 14 ikastetxeko 250 parte hartzaile inguru izan dira, 5 binomiotan antolatuta. Bi egunez egon dira elkarrekin, eta Hendaia eta Hondarribiako aterpetxeetan pasa dute gaua. Bi egun horietan, elikadura jasangarriaren kontzeptua landu dute, elikadura kooperatiba bat ezagutzeko aukera izan dute, tokiko merkatua bisitatu, eskolako jantokietako elikadura modua aztertu, arrantza moduak konparatu eta bertako portuetan zuzeneko arrain salmenta ezagutu… Egindako lanak maiatzaren 31ean Ficoban egin den kongresuan aurkeztu ahal izan dituzte.

Aurten ere, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteak lanean mugetatik haratago!