Archivo de Noticias de la categoría ‘Hilabeteko azpimarratuak’

Laudioko ikasleek herriko zarata maila murrizteko lan egin dute

Laudio herri zaratatsua dela uste duzu? Zeintzuk dira zarata iturriak? Nola hobe dezakegu? Laudioko neska-mutilek ikasturte honetan tinko lan egin dute galdera hauei erantzuteko, Udalarekin bat egiten. Izan ere, azken urte hauetan Udalak gai honi ekin baitio, zarata mapa bat eta Ekintza Plana sortuz. Eskolako Agenda 21 proiektuan herriko 7 ikastetxeetako 2.558 ikaskideek parte hartu […]

Basurdeak arriskuan!

Duela urte batzuk jarri zen modan Txerri vietnamdarrak erostea, eta zerikusi handia izan zuen George Clooney aktore iparamerikarrak espezie horretako txerrikume bat maskotatzat hartu izanarekin. Txerri arrunta baina txikiagoa da. Arazoa 6 kg-ko txerrikumea 60-100 kg hartzera iristen denean dator. Zenbait kasutan eraso-jarrerak ere hartzen ditu. Orduan jende askok txerriak libre uzten ditu, eta hortik […]

Vitoria-Gasteizko ikasleak eskolarako bidean seinaleak jartzen

Eskolarako bidea esperientzia dibertigarria izan daiteke, interesgarria eta osasuntsua. “70. edo 80. belaunaldikoak” deitzen direnek horrela gogoratzen dute: anai-arrebekin edo lagunekin oinez joaten ziren, geldialdiak eginez erakusleihoak begiratzeko, putzu batean plisti-plasta egiteko … edo korrika joaten ziren berandu iristen zirelako edo lagunekin harrapaketara jolasteko astia izateko. Gaur egungo umeek, ordea, zailago dute. Asko dira ikastetxera […]

Etxera bueltan

Garaioko eliza zaharra konpondu dute udazken honetan eta horretarako kanpandorretik behin-behinekoz amiamokoen habia kendu dute. Behin lanak amaituta suhiltzaileek habia berriz kanpandorrean jarri dute. Abenduaren amaieran, amiamoko bikote bat jarri da berriz habian eta denboraleetatik babesteko material gehiago ekartzen ibili dira: adarrak, goroldioa, lokatza, belarra eta abar; denboraleetatik babestu eta etorkizuneko kumeei babes handiagoa eskainiz. […]

Baso bat landatzen

850 zuhaitz txiki  baino gehiago landatu dituzte 800 ikasleek, Zadorra ibaiaren ondoan dagoen Lermanda herriaren inguruan. Haritzak, erkametzak, gorostiak, lizarrak eta zuhandorrak, besteak beste. Etorkizunean zuhaixka hauek harizti subkantauriarra osatuko dute, hegazti eta beste animalia espezieei babesa eskainiz. IGIk sustatutako ekintza  hau, herri eta hiri-inguruetako biodibertsitatea bultzatzeko modu erraza, entretenigarria eta hezigarria izan da.  

Negurako “etxeak” eraikitzen

IGIk (Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak) bultzatuta, 2015eko azaroan eta abenduan Gasteizko 7 ikastetxeetako 8 eta 10 urte bitarteko 265 ikasleek, egurrezko habia-kutxak eraiki dituzte beraien ikastoletatik gertu dauden parkeetako zuhaitzetan zintzilikatu ahal izateko. Ekintza honen bidez, batez ere kaskabeltz eta amilotx txikiek habia egiteko eta kumeak aurrera ateratzeko aukera izango dute. Espezie hauentzat, hiriak desabantailak baino […]

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

URTE BERRI ON 2016! IKUSI FLASH ERAN            

Gasteizko eskola mugikortasun aktibo eta autonomoari buruzko bideoa

Bigarren urtez, Eskolako Agenda 21aren testuinguruan Gasteizko ikasleek Eskolako mugikortasun autonomo eta aktiboa gaia landuko dute. Proiektu honekin eta udalak martxan jarri zuen Mugikortasun Iraunkorra eta Espazio Publikoa Planaren bidez, hiriko espazio publikoa aldatzea eta hiriaren eta haurren arteko harremanaren pertzepzioa moldatzea lortu nahi da, gehienbat familiena. Horrez gain,  hezkuntzaren bidez haurren autonomia sustatzea lortu […]

Uda ur-ertzean

Uda dator eta beroarekin Ullibarri-Gamboako hondartzak aukera ona dira egun berotsuak ur-ertzetan igarotzeko eta errefreskatzeko.   Aukera hau zuretzako nahikoa ez bada Garaioko parkeko informazio-bulegoan jarduera eta ekintza alternatiboak aurkituko dituzu. Etorri eta bisita egin. Bisita gidatuak egin ahalgo dituzu Mendixurreko Parke Ornitologikoan: Hegaztientzako paradisua non hegazti mota ezberdinak identifikatu ahal izango dituzu, hauen ezaugarriak […]

Oztoporik gabeko ekosistemak, eta mugarik gabeko hiriak!

2014-2015 ikasturtean, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 400 ikasle inguru aritu dira Euskal Eurohiriko ingurumena ezagutzen, korridore ekologikoak aztertzen eta mugaren beste aldeko ikasleak ezagutzeko elkartrukeak egiten. Hendaia, Hondarribia, Irun edo Oiartzungo aterpetxeetan elkarbizitza konpartitu, eta Txingudiko Badia eta Jaizkibel inguruko ekosistemak ikertu dituzte elkartrukeko kideekin. Parte hartzaile guztiek, ekainaren 9an Euskal Eurohiriko Ingurumen eguna ospatu […]