Banderadun urtegia


2016ko uda honetan Landa-ko eta Garaioko bi hondartzek (Ipar eta Hego Garaio) Bandera Urdina erakutsiko dute, beren ur kalitate onagatik, egiten den ingurumen kudeaketagatik eta ingurumen hezkuntzako jarduerengatik emandako nazioarteko onespena.

P1070773

Aipaturiko hondartzek hurrengo zerbitzuak dituzte:

  • Sorospen-postua, astelehenetik ostiralera 12:00tatik 20:00tara lan egiten duten 8 soroslez zainduta. Asteburu eta jai-egunetan 3 sorosle gehiago egoten dira.
  • Dutxak: 7 Garaioko hondartzan eta 4 Landakoan.
  • Iturriak: 5 Garaion eta 2 Landan.
  • Pertsona ezinduentzako sarbidea errezten duten pasarela egokituak (3 Garaion eta 1 Landan).
  • Komun publikoak diren 4 eraikin (2 Landan eta 2 Garaion)
  • Solarium moduan erabiltzeko belargunea.
  • Bandera urdinari buruzko informazio panelak eta parkeei buruzko informazio orokorra.

P1070765Garaioko parkean, gainera, bertan egin daitezkeen jarduerei buruz aholkularitza eskaintzen duen  informazio bulegoa aurkitzen da: bisita gidatuak, ibilbide autogidatuak, jarduera interpretagarriak eta ingurumen hezkuntzakoak, udako tailerrak, etab.

Ullibarri-Gamboa inguratzen duen 45 km-tako ibilbide berdea egiteko txirrindak alokatu daitezke ere. Paseatu, igeri egin edo uretako kiroletan ibili (uda honetan piraguak alokatu daitezke), eguzkia hartu edo erlaxatu ingurune honetan egin daitezkeenetako ekintza batzuk dira.

 

Informazio gehiagorako:

Tfno: 695 78 24 98

E-mail: garaio@galemys.com