Author Archive

Ondarearen interpretazioa, komunikazioa eta turismoa

ONDAREAREN INTERPRETAZIOA “Ondarearen Interpretazioa, aisialdian leku bat bisitatzen duen publikoari ondare natural, kultural edo historikoaren esanahia tokian bertan ezagutarazten dion artea da” AIP (Ondarearen Interpretaziorako Elkartea) Ondarearen balioa indarrean jarri, zaindu eta kontserbatzea helburu duten interpretazio planak diseinatu eta martxan jartzen ditugu, ondarearen kudeatzaileekin elkarlanean. Teknika ezberdin eta berriak erabiltzen ditugu: gidari-interpreteek bideratutako bisita eta […]

Ingurumen Hezkuntza eta Formakuntza

INGURUMEN HEZKUNTZA Ingurumen hezkuntza, jasangarritasunaren aldeko hezkuntza “Ingurumen Hezkuntzak heziketa solidarioa bultzatzen du, munduaren egoera modu egokian antzematen laguntzen duena, jarrera eta jokabide arduratsuak sortuz. Biodibertsitate biologiko eta kulturalak sortzen duen aberastasuna errespetatu eta bultzatzen duten erabakiak hartzeko prestatzen du, eta bere gozamenean lagundu.” Ingurumen Hezkuntzaren aldeko apustu handia egiten dugu, gaur egungo eta etorkizuneko […]

2200 bisita gidatuak Vitoria – Gasteizko Eraztun Berdean

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdetik 2200 bisita gidatu baino gehiago egin dira pasa den irailetik. Familiak, lagunak, ikasleak edo turistak, ingurumen hezitzaile baten eskutik, Zabalganako erkameztitik, Armentiako basotik, Olarizuko baratz ekologikoetatik ibili dira edota Zadorrako ibai parkean ibilgua jarraitu dute, baina batez ere Salburuko hezeguneaz gozatu dute. Parke hau arrakastatsuena izan da eta bisiten %78 jaso ditu. […]

Hegaztien tailerra Artikutzan

Pako Zufiaurrek hegaztiei buruzko tailerra bideratu zuen Artikutzako barrutian. Hegazti txikientzat (kaskabeltz handiak, amilotxak…) habia-kutxak modu errazean nola egin erakutsi zuen, uztailaren 3an euskaraz eta 17an erdaraz. Habiak behin bukaturik parte-hartzaileek zuhaitz ezberdinetan jarriak ikusi zituzten. Hegazti ezberdinen kantuak bereizteko zenbait irizpide eskaini ziren eta Artikutzako auzo inguruan egindako osteratxoan hau praktikan jartzeko aukera egon […]

Ibilaldi “biodibertsoak” Barrengoloia eta Listorretan barrena

Azken urteetan zehar egin izan den bezala, San Joanetatik Pilarreko Andramarira bitartean, ekainaren 24tik urriaren 12ra, Errenteriako Udalak Barrengoloia-Listorretako informazio puntua irekitzen du, biodibertsitatearentzako interes handia duen natur gune honetan erabilera publikoko zerbitzua eskaintzeko. Eremu hau Garrantzia Komunitarioko Lekua da eta laster Babes Bereziko Eremu izendatuko dute Natura 2000 Sarearen barruan, gainera Aiako Harriko Parke […]

Bizikletaz ur ertzetik

Bizikletaz ur ertzetik Uribarri-Ganboa urtegiko Ibilbide Berdetik zehar. Ibilbide honek zortzi baten itxurako trazatua egiten du, beraz,  3 ibilbide aukera daitezke: Hegoaldekoa, 13 km ditu(motzena da) eta zirkularra da;  Iparraldekoak 32 km ditu eta osoak aldiz,  ia 45 km.  Natura 2000 Sarearen barne dagoen ibilaldi hau,interes eta balio handikoa da. Ez da beharrezkoa bizikletak eramatea, […]

Mendi ibilaldiak eta bisita gidatuak Artikutzan

Artikutzako barrutia Donostiako Udalaren jabetza pribatua da, Goizuetan (Nafarroa) kokaturik dago eta bertan balizatutako 3 xenda daude ( PR-Na 125, PR-Na 124 eta SL-Na 121). www.donostia-artikutza.org web orrialdean mapak eta informazio gehiago eskaintzen da. Barrutira motordun ibilgailuekin sartzeko baimena eskatu behar da 943 48 10 00 telefonora deituz. Penintsulako toki euritsuenetarikoa den leku honen xarma […]

Tailerrak gazteenentzat Garaion

Ondo pasa, lagun berriak egin, aire zabalean eta eguraldi onaz gozatu eta Garaio eta hegaztiei buruz zerbait gehiago ezagutzea dute helburu 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer hauek. Uztaila eta abuztuko astearte eta ostegunero, aurretik izena emandako neska mutilekin hasiko dira 18:00etan tailerrak. Hegaztiak ezagutu itzazu!. Asteartetan hegaztiak zer diren ezagutzeko aukera dago, […]

Hegaztien behaketa Mendixurreko Parke Ornitologikoan

Hegaztien behaketa Mendixurreko Parke Ornitologikoan Uribarri-Ganboa urtegiaren  hegoaldeko adarreko Ramsar hezegunean kokatua dago. Uztaila eta abuztuko asteburu guztietan, 11:00etan eta 19:00.etan Mendixurreko parkean ingurumen hezitzaile batek ongi etorria eman eta kaskabeltz eta hegazti urpekariak ikusteko behatokietara eramango ditu bisitariak. Han lehorreko teleskopio eta prismatikoen laguntzarekin  ordu bete inguruz  behatuko dituzte uretako hegaztiak: murgilak, kopetazuriak, lertxunak, […]

Hauxe da gure apustua

. Pertsonen ideiak, zirrara, pentsamendu eta emozioak gure azken proposamen, proiektu eta ikerketetan isla izatea. . Jakin mina, ikasteko gogoa, gauza berriak ezagutu eta gauzak beste era batean egitea . Kalitatezko lan talde kohesionatu, formatu, anitz, konprometitu, sormenezko, arduratsu eta parte hartzailea bultzatzea. . Kalitatea eta ondo egindako lana bezeroaren beharrak ezagutu ulertu eta entzutean […]