2018 ASTE SANTUKO bisita gidatuak VITORIA-GASTEIZEN


NATURA ASFALTOAN

Ikusi al duzu inoiz iratze itxurako hostoak dituen pagorik, 140 urte dituen intxaurrondo beltzik edo 40 metro baino gehiagoko altuera duen tuliparbolarik? Katedral berriaren pinakuluetan dauden zikoinen habien kopuruan erreparatu duzu noizbait? Eta Eusko Legebiltzarraren alboan hazten diren banbu nanoetan? Noizbait izan duzu eskuartean magnoliaren pinabururik edo usaindu duzu burmuina “engainatzen” duen aromarik? Arrosondoak ez dira arantzak dituzten bakarrak, txori guztiek luma grisak edo kantari bikainak ez diren bezala. Guzti hau eta gehiago ezagutu nahi baduzu Vitoria-Gasteizko erdialdean ibilaldi atsegin bat ematen dugun bitartean, animatu eta etor zaitez gurekin!

 

  • Datak: 2018ko martxoaren 30a, ostirala eta apirilaren 7a, larunbata.
  • Nori zuzenduta: publiko guztientzat, umeekin datozen familiak barne.
  • Ordutegia: 11:15 gazteleraz eta 12:45 euskaraz.
  • Iraupena: 1h 30 minutu gutxi gorabehera.
  • Elkargunea: V-Gko Turismo-Bulegoa (Espainia Plaza z/g)
  • Prezioa: Haur-publikoa 4 urte arte dohainik, 5-11 urte artean 4€ eta 12 urtetik aurrera 6€
  • Informazioa eta erreserbak: Turismo-Bulegoa 945 16 15 98