Biodibertsitatearen alde

Hilabeteko azpimarratuak

EUROHIRIKO ikasleak martxan…aurten ELIKADURA JASANGARRIAREN alde

05/06/2018 | 07:06 am

Beste ikasturte batez, Euskal Eurohiriko Iparraldeko nahiz Hegoaldeko Bigarren Hezkuntzako ikasleek Mugaz Gaindiko Agentziak antolatutako elkartruke proiektu batean parte hartu dute. Mugaren kontzeptuarekin apurtu, hizkuntzak landu eta denoi eragiten dien gaia landu dute: ELIKADURA JASANGARRIA. Guztira Gipuzkoako eta Lapurdiko 14 ikastetxeko 250 parte hartzaile inguru izan dira, 5 binomiotan antolatuta. Bi egunez egon dira elkarrekin, […]

2018 ASTE SANTUKO bisita gidatuak VITORIA-GASTEIZEN

22/03/2018 | 09:03 am

NATURA ASFALTOAN Ikusi al duzu inoiz iratze itxurako hostoak dituen pagorik, 140 urte dituen intxaurrondo beltzik edo 40 metro baino gehiagoko altuera duen tuliparbolarik? Katedral berriaren pinakuluetan dauden zikoinen habien kopuruan erreparatu duzu noizbait? Eta Eusko Legebiltzarraren alboan hazten diren banbu nanoetan? Noizbait izan duzu eskuartean magnoliaren pinabururik edo usaindu duzu burmuina “engainatzen” duen aromarik? […]

Mundu Mailako Hezeguneen Eguna, naturaz busti zaitez konpainia onenean

01/02/2018 | 11:02 am

  Urtero bezala, Otsailak 2an Mundu Mailako Hezeguneen Eguna ospatzen da. Ospatzeko, Euskadiko hezegune garrantzitsuenetariko bat gertutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu, hain zuzen ere, Ullibarri-Gamboako urtegia. Horretarako ekintza anitz antolatu ditugu familiarekin egun paregabea pasa dezazun naturarekin kontaktuan zauden bitartean. Goizeko 9:45etatik arratsaldeko 14:30ak arte, Otsailaren 3an eta 4an, urtegia sakonago ezagutzeko aukera izango duzu. Bizikletaz […]

Hegaztien Munduko Eguna 2017 Uribarri-Ganboako urtegian

05/10/2017 | 11:10 am

Aurreko asteburuan, irailak 30 eta urriak 1, negu-pasarako areak bila joaten hasi diren hegaztiak ikusteko, Garaioko eta Landako Parkeetan bisita gidatuak antolatu genituen, urtegia baita bere bidaian zehar deskantsatzeko eta elikatzeko leku aproposa. Lertxun hauskara, ipar ahate, ubarroi eta ahate gorrixka saldoek egun hauetan atsedenaldia hartzen dute Uribarriko ertzetan edota uretan. Txikienek haien habiak material […]

Hegaztien Mundu Eguna, festa eguna hegaztiekin

27/09/2017 | 08:09 am

Urtero ohikoa den bezala, urriaren lehenengo asteburuan HEGAZTIEN MUNDU EGUNA ospatuko da. Urriaren 1ean ATARIAN egingo diren ekintzen helburua gure hegaldun lagun hauek hobeto ezagutzea, beraien ohiturak, bitxikeriak izango da. Goizeko 11:00 eta 14:00 bitartean Salburuara gerturatu eta familian egiteko plan atsegina antolatu dezakezu. Hemen hegaztientzako jantokiak eta uraskak eraiki, herriko etxe zaharraren ganbaran aurkitzen […]

Haurren Hiria: Tolosan gaztetxoek hitza dute

17/03/2017 | 09:03 am

                        Haurren Hiria programaren barne, Tolosako 8-12 urte bitarteko neska mutilek Zabalarreta parkean nahi dituzten espazioak diseinatu dituzte. Maketa eder batetan islatu zituzten gurasoen laguntzarekin, parke horretan egitea gustatuko litzaiekeena: tirolina eder bat, landarez osatutako labirintoa, etxetxo bat zuhaitz batetan eta tobogan handi bat. […]

Udaberria hasi da Artikutzan!!

03/03/2017 | 11:03 am

                            Udaberria ate joka dugu eta horrekin batera ibilaldi gidatuak ere martxan dira. Mendi buelta eginez bertako paisaiak, natura, fauna, flora, eta historia ezagutu nahi badituzu, hauxe da zure aukera. Apirilean gainera bisita berezi bat izango dugu saguzarren inguruan. Ilunabarrean bilduko gara, […]

Hezeguneak hondamen arriskuak gutxitzeko

02/02/2017 | 08:02 am

                    Gaur egun, naturak sorturiko hondamen naturalak maizago ematen dira. Horien adibide uholdeak dira, hauen ezaugarri nagusia da oso zailak direla aurretik jakitea emango direla: momentu batetik bestera eurite galanta izatea edo desizoztea elurte baten ostean eragin dezakete normalean ur-gainetik dauden eremuak ur-azpian geratzea. Galera materialak […]